castellano - euskera

Zerbitzuan

Zerbitzuan aldizkarirako originalak aurkezteko arauak

  • Zerbitzuan aldizkarian gizarte-politikei eta zerbitzuei buruzko artikuluak argitara ditzakete arloan diharduten profesionalek, ikerlariek, erakundeen ordezkariek eta gizarte-ongizateko politiketan interesa duten pertsona guztiek.
  • Artikulu guztiak argitaratu gabeak izango dira eta aldizkariaren ardatz diren oinarrizko gaiei buruzkoak (gizarte-zerbitzuak eta gizarte-ongizateko politikak; gizartearen parte-hartzea; immigrazioa, pobrezia eta gizarte-bazterketa; urritasuna; adinekoen, haurren eta adingabeen arreta; droga-mendetasunak eta gizartearen esku-hartzea, oro har). Artikuluak jasotzen direnean, Erredakzio Kontseiluko kideen iritzira jarriko dira, eta haiek erabakiko dute argitaratu ala ez kalitate zientifikoaren eta egokieraren arabera.
  • Artikuluak argitaratzeko onartzen direnean, aldizkariaren zuzendaritzak beretzat gordeko du testuetako epigrafeak eta titulua aldatzeko eskubidea, baita komenigarri jotzen dituen estilo-zuzenketak egitekoa ere, aldizkariaren estilo-arauen arabera. Lana argitaratzeko onartzeak esan nahi du egile-eskubideak (ustiapen-eskubideei dagokienez) aldizkaria argitaratzen duen erakundera eskualdatuta geratzen direla.
  • Artikuluak makinaz, Word dokumentuan, idatzita igorriko dira, e-mail bidez nahiz bestelako informatika-baliabide baten bidez, eta ohiko posta-zerbitzuaren bidez artikuluaren kopia bat igorriko da paperean.
  • Artikuluak euskaraz nahiz gaztelaniaz idatz daitezke, eta jatorrizko testua jasotzen den hizkuntzan argitaratuko dira.
  • Formaren ikuspegitik, kontuan hartu, arren, honako jarraibide hauek:
    • Artikulu bakoitzak gutxienez 4.500 hitz eta gehienez 9.000 izan beharko ditu, eta hor zenbatuko dira taulak, grafikoak eta bibliografia. Mesedez, ezinbesteko jotzen diren taulak eta grafikoak bakarrik igorri.
    • Lehenengo orrialdean artikuluaren titulua, egilearen edo egileen izena eta bertan agertzea nahi den erreferentzia-zentroa edo kargua jarriko dira, baita egilearen helbidea eta harremanetarako telefonoa ere. Artikuluaren laburpen edo sumario labur bat ere erantsi beharko da (gehienez 150 hitz).
    • Aipuak edo oharrak orri-oinean joango dira.
    • Artikuluen erreferentzia bibliografikoek ISO 690/1987 Arauak jarraituko dituzte.
  • Honako hauek dira aldizkariaren helbidea eta harremanetarako telefonoa:
    Zerbitzuan
    SIIS Dokumentzaio eta Ikerketa Zentrua
    Echagüe Jenerala 10-behea
    20003 Donostia
    Tel.: 943 42 36 56. Faxa: 943 29 30 07
    publicaciones@siis.net